Federazioko 2014ko ikastaroak

Bizkaiko mendizale federazioak, federatuentzako hainbet ikastaro antolatzen dauz urtean zehar.

  • Ikastaro honin helburua, mendien burutzen diren jarduera desberdinak irakastea da, beti ere segurtasunez disfrutatzeko.
  • Egutegi hontako ikastaroez gain bestelako eskaerak bideratzeko federazioagaz jarri harremanetan.
  • Prezioan sartuta:
    • BGME-ko irakaslea.
    • Material teknikoa.
    • Material didaktikoa.
  • Preziotik kanpo:
    • Ostatua.
    • Janaria.
    • Garroia.
  • Ikastaroetako prezioak behin-behinekoak ez dira, beraz aldaketa txikiak jasan ditzakete.
  • Prezioak Bizkaiko lizentziadunentzat dira. Gainontzeko beste egoeratarako kontaktuan jarri.
Gehiago jakin...

2014. urterako Mendian Federatzea




Urtailaren 9an, arrastiko 19:30etan, Areatzako udal aretoan, Lamino Kirol Klubagaz federatu gura dozuenok, batzar informatiboa eukiko dozue. Prezioak, federatzeko era desberdinak, etab.

El próximo Jueves, 9 de Enero, a las 19:30 en el salón de actos del ayuntamiento, se dará una charla informativa de como federarse en montaña con Lamino Kirol Kluba de cara al año 2014. Se informará de precios, modalidades, etc.


Hemen dekozuez Mndian federatzeko prezio desberdinak:
Aqui teneís los diferentes preciso para federaros en montaña:



Gehiago jakin...

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL







BIHAR ABIATUKO DA BILBAO MENDI FILM FESTIVAL JAIALDIA EUSKALDUNA JAUREGIAN, ETA HASTEKO, DOKUMENTAL HANDI BAT: "MESSNER", INOIZKO ALPINISTA HANDIENARI BURUZKO FILMA

• Reinhold Messner izan zen lehena 14 zortzimilakoak igotzen, Everest bakarrik eta oxigenorik gabe igotzen eta Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatzen, beste hainbat balentriaren artean
• 104ko iraupena du Andreas Nickel alemaniarraren filmak, eta Messnerren lorpen handien irudi ikusgarriak eta protagonistari berari nahiz sokalagunei eginiko elkarrizketak josten ditu

• Filma proiektatu aurretik, zuzeneko musika eta jaialdia aurkezteko bideo bat izango dira Euskalduna Jauregian

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren seigarren edizioa, gaur bere atarikoa izan du David Palmada eskalatzailearen eskutik Plaza Biribileko udal turismo eraikinean zintzilikatu den hamakarekin, bihar abiatuko da Euskalduna Jauregian, eta hasiera, estreinakoa, lan aparta izango da: Reinhold Messner italiarra, alpinismoaren mito handienetako bat, leial erretratatzen duen filma, kondaira bizi horren ibilbideari buruzko behin betiko lana. “Messner der film” filmak irudi ikusgarriak eta protagonistaren beraren eta espedizioetan lagun izan dituen kideen testigantzak josten ditu 104 minututan, eta Messner nor izan den, bere ibilbidea, erakusten du: 14 zortzimilakoak osatu zituen lehena, Everest oxigenorik gabe igo zuen aurrenekoa, edo Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatu zuen lehena, besteak beste.

Filma, Alemaniako ekoizpen bat da, 2012. urtean Andreas Nickelek zuzendua. Garai baten ikur izan den alpinistaren bizimodu harrigarria eta nortasun konplexua jasotzen da bertan. Ezin konta ahala dira bere lorpenak eta “guztietan handiena”, Messnerren beraren esanetan, “bizirik irautea”. Bera izan zen lehena Everest oxigenorik gabe igotzen, mendi bera bakarrik igotzen, edo munduko hormarik handiena eskalatzen; Nanga Parbateko Rupal aurpegia, hain zuzen (4.500 m). Orobat, bera izan zen aurrenekoa 14 zortzimilakoen bilduma osatzen eta Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatzen. 

“Messner der film” lehen eskuko testigantza da, protagonistaren beraren eta bere ibilbidean lekuko zuzen izan diren kideen ezpalez taxutua. Horrenbestez, azken hamarkadetako kondaira bizi honi buruzko dokumentu bakarra eta parerik gabea da. Nekez izango zen film aproposagorik BILBAO MENDI FILM FESTIVAL jaialdiaren seigarren edizioa zabaltzeko. Filma jatorrizko bertsioan emango da, alemanez, gaztelaniazko azpidatziekin.

Jaialdia zabaltzeko ekitaldia 19:30ean hasiko da, zuzeneko musikarekin, eszenatokian bi musika talde direla. Musika amaitzean, jaialdiaren aurtengo edizioa aurkezteko bereziki landu den bideoa proiektatuko da. Ondoren, Aitor Elduaien kazetariak hartuko du hitza, “Bidaldi” Euskadi Irratiko bidaiei buruzko saioaren arduradunak. Berak egingo du jaialdiaren aurkezpena eta, segidan, Reinhold Messnerren filmari emango dio bide.

MENDI FILM FESTIVAL zinemaldiari buruz
Bost edizio baino ez dira igaro eta dagoeneko mendiko zinemagintzaren nazioarteko erreferentzia nagusietakoa da MENDI FILM FESTIVAL (http://www.mendifilmfestival.com/). Azkeneko edizioan, 6.500 ikus-entzuletik gora bildu ziren Bilboko emanaldietara. Hamabi herrialdetako 60 film proiektatu ziren iaz. Eta beste 7.500 lagun bertaratu ziren zinemaldiak antolatutako gainerako jarduera paraleloetara. Komunikabideen jarraipena ere oso zabala izan zen.

INAUGURAZIO EKITALDIKO EGITARAUA
19:00  - Gonbidatuen harrera eta Photocall-a

19:20 - 19:30 sarrera A1 Euskalduna aretora 

19:30 musika zuzenean 5'30" (sail ofizialeko filmak eta jarduera paraleloak aurkezteko bideoa)

19:36 - 19:45  “Messner” filmaren aurkezpena

19:45 - 21:20 “MESSNER” filma (104')

21:30 Inaugurazio ekitaldiaren amaiera



Programa osoa ikusteko "KLIK"hemen

Gehiago jakin...

Aurtengo argazkiek

Descripción
Urtaila BARGONDIA
Descripción
Zezeila VALDEZCARAY
Descripción
Zezeila ENEABE "centenario"